Enpresa, produktu, erakunde edo talde batek jendearen buruan okupatzen duen posizioa, jendeak markaz buruan duen guztia (informazioa + sentsazioak) laburbiltzeko egingo lukeen deskribapen-esaldia.

Mapa posizionamendua

Gure enpresa, produktu edo erakundearen posizionamendua ezagutzeko oso interesgarria da konpetentziaren mapa posizionamendua egitea. Horrela, modu grafikoan gure enpresa konpetentziarekiko (irizpide batzuk kontuan izanda) jendearen buruan zein tokitan kokatzen den jakingo dogu. Normalean, AMIA-rekin batera egiten da.

Lehenengo eta behin, kontuan izan behar dugu gure sektoreko kontsumitzaileentzako zeintzuk diren ezaugarri erakargarri eta garrantzitsuenak.  Ezaugarri hauetatik bi garrantzitsuenak irizpide moduan hartuko ditugu. Adibidez, esnearen sektorean prezioa eta esnearen jatorria izango litzateke. Bi irizpide hauek kontuan izanda mapa marraztuko dugu eta esne marka ezberdinak kokatuko ditugu, beheko irudian ikusten den bezala.

Mapa interpretatuz, merkatu nitxoa, hau da, kontsumitzaileen edo erabiltzaileen merkatuan dauden beharrizan asegabeen edo txarto betetzen direnen eremua ezagutuko dugu edo gure produktua zertan hobetu behar dugun.


  • Compartir:

Leave a comment