Zeintzuk dira merkataritza-ikerketaren prozesuko faseak?

By aabarra Marketina eta Publizitatea, Merkataritza-ikerketa No hay comentarios en Zeintzuk dira merkataritza-ikerketaren prozesuko faseak?

Merkataritza-ikerketaren prozesuko faseak:

  1. Ikertu beharreko arazoa azaltzea: fase honetan ikerketa hori egitearekin lortu nahi diren helburuak zeintzuk diren zehazki definitzen dira. Zertarako?
  2. Ikerketa diseinatzea: ikerketaren oinarrizko egitura edo eskema osatzean da. Diseinu onak bildutako informazioa aztertu beharreko helburuekin bat datorrela eta datuak prozedura zuzen eta merkeak erabiliz bilduko direla ziurtatuko du. Fase horretan, ikertzaileak honako galdera hauek egin beharko ditu: zein informazio-iturri erabiliko ditugu? Informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea erabakitzen badu, zein ikerketa-mota burutuko du? Informazioa lortzeko zein metodo erabiliko dut? Eta laginaren tamaina? Eta informazioa aztertzeko metodologia?
  3. Informazioa eta kalitate-kontrola lortzea: fase honetan dagoen informazioa bildu egiten da edo informazioa biltzeko aukeratu eta diseinatu diren tresna edo tresnak erabiltzen dira.
  4. Informazioa aztertzea eta emaitzak interpretatzea: fase honetan azterketa-plana ezartzen da.
  5. Emaitza eta ondorio nagusien txostena egitea: egindako azterketetatik ateratako informazioaren eta ikerketaren helburuak kontuan izanda, lortutako emaitza nagusiekin txostena egiten da.
    Informazio iturria:  Jakinbai


    Informazio iturria:  Claro Perú (youtube)
  • Share:

Leave a comment