Nundik atarako duzu informazioa? Informazio-iturriak.

Por aabarra Marketina eta Publizitatea, Merkataritza-ikerketa No hay comentarios en Nundik atarako duzu informazioa? Informazio-iturriak.

Ikerketan zein informazio-iturri erabiliko duzu? Informazio-iturrien sailkapena:

  • Bigarren mailako informazio-iturriak egunen batean ikertzailea burutzen ari den ikerketaren beharrekin zerikusirik ez duen helbururen bategatik bildutako informazioari deitzen zaio. Orokorrean, argitaratutako edo erdiargitaratuta datu modura egoten da informazio hori, eta normalean bulegoko lanaren bidez lor daiteke.
  • Lehen mailako informazio-iturriak, ikertzaileak burutzen ari den ikerketaren beharren eta helburuen araberako informazioa lortu behar duenean baliatzen dituenak dira. Informazio-mota hori aldez aurretik eginda ezin da aurkitu; beraz, informazioa lortzeko lortu nahi diren helburuekin bat datorren ikerketa eta lortu beharreko informazioaren baldintzak diseinatzea beharrezkoa izango da.
  • Barneko informazio­‑iturriak enpresaren barnean eskuragarri dagoen informazioa lortzea ahalbidetzen duten iturriak dira.
  • Kanpoko informazio­‑iturriak, berriz, enpresatik kanpo dagoen informazioa lortzea ahalbidetzen duten iturriak dira.

Bigarren mailako kanpoko informazio­‑iturrien barnean, iturri publikoa eta pribatua den bereizteko, bildutako informazioa merkaturatzeko lortu den edo ez kontuan hartu behar da.

  • Informazio­‑iturri publikoak argitaratzeko bildu den informazioa lortzea ahalbidetzen duten iturriak dira; beraz, erabiltzailearentzat merkea edo doanekoa izango da.
  • Informazio­‑iturri pribatuak komertzializatzeko bildu den informazioa lortzea ahalbidetzen duten iturriak dira; beraz, ikertzaileak eskuratzeko gastua egin du.

Informazio iturria:  Jakinbai


Informazio iturria:  Claro Perú (youtube)

ARIKETA
1.- Bigarren mailako informazio-iturriak lehen mailako informazio-iturriekin alderatuz. Zeintzuk dira dituzten abantaila/eragozpen nagusiak?
2.- Ze ezberdintasun daude informazio-iturri kualitatibo eta kuantitatiboen artean? Konpara ezazu informazio-iturri bakoitzaren helburuak, azterketa, lagina, metodologia, analisia eta emaitzak.

 

  • Compartir:

Leave a comment