Nola aukeratu tipografia diseinu grafikoan

Por aabarra Marketin digitala, Marketina eta Publizitatea No hay comentarios en Nola aukeratu tipografia diseinu grafikoan

Tipografia diseinuan oinarrizko elementua da eta askotan hurrengo akatsak egiten dira: usual tipography mistakes. Tipografia aukeratzerako orduan alderdi hauek aintzat hartu behar dira:

  • Publiko objektiboa: nori zuzenduta dago diseinua?
  • Mezua: zein da mezuaren helburua? Informatiboa, dibertigarria…
  • Testuarekin batera dauden irudiak: erabilitako irudia edo estekaren arabera tipografia aukeratzen da.
  • Euskarria: zein euskarritan argitaratuko da? Ez da gauza bera tipografia aukeratzea liburu, kartel, pakete, logo edo web orri batentzako.
  • Testuaren luzeera: luzeeraren arabera tipografia bat edo beste bat erabiltzen da.

Tipografia aukeratzeko oharrak:

  • Koloreen arteko kontrastea kontuan izan.
  • Irakurgarritasuna garrantziskoa da.
  • Ez erabili bi tipografia baino gehiago.
  • Letra larriak, lodiak, etzanak… ez dira larregi erabili behar.

Askotan webgune bateko tipografia gustuko dugu, baina ez dakigu zein den, tresna honek WhatFont tipografia ezagutzeko aukera ematen du.

Doako tipografiak deskargatzeko webguneak:

1.- Google Fonts
2.- FontSquirrel
3.- Dafont
4.- 60 Free Fonts for Minimalist Designs

Normalean diseinuetan bi tipografia ezberdin erabiltzen dira, baina nola aukeratu? Hona hemen adibide batzuk Font Pair.

 

  • Compartir:

Leave a comment