Nola aukeratu identitate korporatiboaren kolorea?

Por aabarra Marketin digitala, Marketina eta Publizitatea No hay comentarios en Nola aukeratu identitate korporatiboaren kolorea?

Kolorea identitate korporatiboaren elementu oso garrantzitsua da. Koloreek sentsazioa ezberdinak transmititzen dituzte eta markarekiko dugun pertzepzioan eragina dute. Imaginatzen duzue Coca-cola logotipoaren kolorea gorria izan beharrean urdina izango balitz? Edo Zara-ren logoa horia izango balitz?

Pentsaa ezazu, pozik bazaude ze kolorerekin deskribatuko zenuke sentimendu hori? Jantzi dotore batean pentsatzen baduzu ze kolore etortzen zaizu burura? Zein da maitsaunaren kolorea? Eta produktu ekologiko bat merkatartu nahi baduzu?

Koloreek markaren pertsonalitateaz hitz egiten dute. Horregatik, irudi korporatiboaren kolorea aukeratu aurretik markaren nortasuna eta balioak zehaztu behar dira. Horrez gain, publiko objektiboaren (target), sektorearen eta eskainitako produktu edo zerbitzuaren posizionamenduaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira.

Beste alde batetik, kolorea aukeratzerakoan kontuan izan behar da kolore guztiak esanahi sinbolikoa daukatela eta herrialde bakoitzaren kulturaren eta tradizioen arabera esanahia ezberdina da. Adibideak.

Gerta daiteke webgune bat bisitatzerakoan kolore bat gustuko dugula, tresna honen bitartez Eye Dropper kodea jakin dezakegu.

Koloreen esanahi ezberdinen infografia interesgarriak partekatzen ditut:

  • Compartir:

Leave a comment