Interneten sorrerak aldaketa handiak ekarri ditu marketin mundura. Erabiltzaileen erosketa prozesua aldatu du, komunikazio kanal berriak sortu ditu eta ingurunea lehiakorragoa bihurtu du.

Marketin digitalak marketing soziala eragin du, hau bait da Internet-ek duen ezaugarri nagusia. Interntet ingurune sozial bat da eta bertan erabiltzaileen eta marken arteko aldea txikia da.

Zeintzuk dira marketin mix-aren aldaketa nabarmenenak Interneteren sorrera dela eta?

    • Produktua – Kontsumitzaile/Bezeroa
      Bezeroa bihurtzen da marketinaren ardatza. Ez dira hainbeste baliabide inbertitzen produktuan, bezeroaren ezagupenean eta honen beharren asebetetzean baizik. Bezeroak hobeto ezagutzea, produktuaren akatsak eta arriskuak murrizten ditu, beraz, emaitzak hobeak izango dira. Era berean, kontsumitzailearen beharrak ezagutzen ez badira, produktua ez da eraginkorra izango.

 

    • Prezioa – Kostua eta irabaziak
      Prezioa kostuaren zati bat bakarrik da. Bezeroak beste faktore batzuk kontuan hartzen hasi da: denbora, produktua eskuratzearen zailtasuna, saldu osteko zerbitzua zein den, zerbitzua pertsonalizatua bada…

 

    • Banaketa kanala – Konbenientzia
      Internet-ek banaketa kanalak handitu ditu eta bezeroak aukera asko ditu produktua eskuratzeko. Enpresak bezeroak nahi izango duen banaketa kanala kontuan izan behar du. Adibidez: musika eskuratzeko.

 

  • Promozioa – Komunikazioa
    Interneten erabilpenaren ondorioz enpresa eta bezeroen arteko komunikazioa bidirekzionala da, hau da elkarren artean hitz egiten dute. Promozio masiboa bigarren postuan utzi da eta banakako marketinera jo da. Enpresak egiten duen guztia komunikazioa da, horregatik enpresaren komunikazio estrategia integrala eta koherentea izan behar da bezeroaren balore pertsonalekin identifikatzeko.

 

  • Compartir:

Leave a comment