Zer da marketina?

  • Marketina, etekina lortzeko asmoz, enpresa batek kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen duen jarduera multzoa da.

Marketinaren garrantzia

  • Bigarren Mundu Gerraren ondorengo garapen ekonomikoak → Ongizate gizartea (Bertan oinarrizko beharrak aseta daude). Enpresa kontsumitzaileei zuzendu behar zaie eta hauei behar berriak sortarazten saiatu.
  • Hala ere, ezaugarri berdintsuko gero eta produktu gehiago agertzen dira. Produktu on horrek aurkezpen on bat behar du, bestela kontsumitzaileak beste produkturen bat aurki baitezake. Horregatik, enpresek gero eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiete marketing lanak egiteari.

Zer da Marketin-mix-a. Nola erlazionatzen dira banaketa politika eta prezio politika?

Marketin mix-ak 4 elementuk osatzen dute: produktua, prezioa, sustapena eta banaketa. (Horregatik, eta ingelerazko hitz hauek aipatuz, Marketin Mix-ari, 4 p-ak ere deitzen zaio)

  • Produktua (product): Funtsezko elementua. Hau da erosi nahi dena eta kontsumitzailearen beharrak ase ditzakeen edozer gauza. Marka izena, terminoa edo diseinua izan daiteke edo enpresak fabrikatzen dituen ondasun eta zerbitzuak identifikatzen saiatzen diren elementu guztien konbinaketa. Motza eta gogoratzen erraza izan behar du: Don Limpio… Produktu baten bizitzaren azterketa oso garrantzitsua da zein arotan aurkitzen den jakiteko eta behar duen marketing politika aproposena ezartzeko
  • Prezioa (price): Ondasun jakin bateko kontsumitzaileak saltzaileari ondasun edo zerbitzu baten truke ematen dion diru kantitatea bezala definitzen dugu.
  • Promozioa (promotion), Publizitatea, Sustapena…Merchandising- produktuari salmenta gunean irteera ematen laguntzen dion baliabide multzoari deitzen zaio: koloreak, kartelak, animazioak, aurkezpenak… Salmenta gunea kontsumitzaileak erosketa egiten duen leku bezala definitzen du.
  • Banaketa politikak (place) produktua kontsumitzaileak jaso ahal izateko leku eta une egokian egotea ahalbidetzen du. Banaketak produktua enpresatik kontsumitzailearengana gidatzen duen prozesu multzo guztiak jasotzen ditu. Banaketa kanala produktuak ekoizletik kontsumitzailoerainoko bidea ibiltzea lortzeko erabiltzen den edozein bitartekoa da:

Banaketa kanal berriak

  • Frankizia: Enpresa bera munduko txoko askotan banatuta aurki dezakegu. Kasu honetan ekoizleak (frankiziariak) xehekarien (frankiziatuak) kontrola mantentzen du. Frankiziatuak eskatzen zaizkion ezaugarriak dituen lokala eskaintzen du eta bertako publizitateaz arduratzen da. Frankiziariak produktua, marka eta publizitate orokorra eskaintzen du. Adibideak: Benetton, Kids & Us, Beep Informatika…
  • Tele-denda: Telebista bidez egiten da. Eskaera normalean telefonoz egiten da eta kobrantza kreditu txartela edo errenboltso bidez.
  • Ordenadorez eginiko salmenta: Internet bezalako sare batera konektatutako ordenadore pertsonal baten bidez egiten da eta kobrantza kreditu txartela edo errenboltso bidez.
  • Makina automatiko edo Vending bitarteko salmenta: Tabakoa, edariak… Kutxazain automatikoen bidez ere hainbat ikuskizunetara joateko sarrerak eros daitezke
  • Mobilaren bidez egindako salmentak.
    Informazio iturria: jakintza.net 

 

 Marketing 91

  • Compartir:

Leave a comment