Iragarki baten gidoia idazteko jarraitu beharreko pausuak

Por aabarra Marketin digitala No hay comentarios en Iragarki baten gidoia idazteko jarraitu beharreko pausuak

Egunero telebistan zerbitzu eta produktu ezberdinetako iragarki piloa ikusten ditugu. Umorea, emozioa, pertsonen lekukotasuna, produktuaren funtzionaltasuna…erabiltzen dute produktu, zerbitzu edo ideiak ezagutzera emateko. Baina denak komunean gauza bat dute: gidoia.

Iragarki baten gidoia idazteko pausu hauek jarraitzea beharrezkoa da:

  • Lehenengo eta behin, iragarriko dugun produktu, zerbitzu edo ideia analizatu behar da, nori zuzenduta dagoen eta zein izango den transmititu nahi dugun mezua. Hori kontuan izanda kanpainari emango diogun tonua pentsatu (umoretsua, informatiboa…)  eta iragarkiaren ideia nagusia zein izango den erabakiko dogu.
  • Ideia nagusia erabakita dugunean, hurrengo pausua istorioa pentsatzea da nola transmitituko dugun ideia hori. Puntu honetan istorioa garatuko den agertokia pentsatuko da, pertsonaia nagusiakGidoi literario bezala ezagututakoa da. Pausu honetan brainstorming, brainwritting… egiteko momentua da.
  • Jada ideia eta istorioa ditugu. Orain istorioaren elkarrizketak idatzi beharko ditugu eta istorioa eszena eta plano desberdinetan banatu, baita ere hondo-musika eta efektuak xehetasunarekin azaltzea beharrezkoa da. Hau gidoi teknikoa da. Honez gain, irudi-gidoia istorio-eskema edo storyboard-a zirriborroen segida da; bere helburua animazio edo film bat egin aurretik horren egitura irudikatzea eta planoen ezaugarriak zehaztea da. Bineta bakoitzean plano baten irudikapena agertzen da eta kamera mugimendua badago geziz markatua agertzen da.

Hiru pauso hauek ditugunean beharrezkoa da bere eraginkortasuna egiaztatzeko gidoi guztia zehaztasunarekin aztertzea eta galdera hauei “bai” erantzutea.

Kanpaina sinesgarri da?
Produktuko, zerbitzuko edo ideiaren abantailak adierazten ditu?
Ulertzea erraza da?
Gogoratzea erraza da?
Aurrez ikusitako helburuak lortzen ditu?
Pentsatu genuen publikoari doa?

ARIKETA
Beldur Barik erronka egin.

  • Compartir:

Leave a comment