AMIA analisia (aukera, mehatxu, indargune eta ahulezia hitzez osatutako akronimoa), jatorrian ingelesez SWOT (Strength (indargune), Weakness (ahulezia), Opportunity (aukera) eta Threat (mehatxua) hitzetatik), enpresaren estrategiak erabakitzeko tresna bat da, enpresaren indarrak eta ahuleziak alde batetik eta inguruneak eskaintzen dituen aukerak eta erakusten dituen mehatxuak bestetik.

Kanpo analisian aukera eta mehatxu moduan sailkatuak izan daitezkeen ekintza, gertaera eta joerak aztertzen dira. Produkzioa, marketina eta finantziazioa bezalako faktoreak kontuan hartu beharrekoak dira, besteak beste, analisi hau egiterakoan.

Aukera – Opportunity: enpresak bere onurarako erabil ditzakeen kanpo faktoreak. Jarraian enpresak aukerak zeintzuk izan daitezkeen ezagutzeko galdera batzuk egin diezazkioke bere buruari:

  • Merkatuko zein joerez daukagu informazioa?
  • Zein aldaketa ari dira ematen bizitza estiloetan?

Mehatxua – Threat : enpresaren errendimendu onaren erdiespena zaildu dezaketen kanpo faktoreak. Mehatxu hauek garaiz antzemanez gero saihestuak ala aukera bihurtuak izan daitezke. Galdera hauek lagungarri gerta daitezke:

  • Zein oztopo aurki ditzakegu?
  • Zertan ari dira lehiakideak?

Barne analisian indargune eta ahuleziak aztertzen dira, beti ere konpetentzia mugitzen den inguruabarraren arabera baina beti ere gertaera objektibo eta errealetan oinarriturik. Bertan enpresaren malgutasun eta dinamismoak paper garrantzitsua jokatzen dute.

Indargune – Strength: enpresari bere helburuak lortzen lagun diezaioketen barne ahalmenak dira. Galdera hauek erantzunez errazago lor daitezke:

  • Lehiakideengandik zertan desberdintzen gara?
  • Zer dakigu hobekien egiten?

Ahuleziak – Weakness : barneko mugak dira, enpresak bere helburuak lortzeko dituen ahalmenak oztopatu ditzakeelarik. Jarraian lagungarri gerta daitezkeen bi galdera proposatzen dira:

  • Zer hobetu daiteke?
  • Zein faktorek murrizten dituzte salmentak?

Dena dela, arazo nagusia identifikatu ondoren, oso erabilgarria izan daiteke arazo horren kausak eta ondorioak sakon aztertzea. Erabil daitezkeen estrategiak hobeto ikusten eta helburuak zehazten lagunduko digu horrek.

Informazio iturria:  Wikipedia

Create a SWOT

  • Share:
933 comments

Leave a comment